Zalduondok Euskera sustatuko du bere jatorria gogoratuz

Euskararen Eguna dela eta, Zalduondok euskara sustatze atzera begira erabaki du. Horrela, “Zalduhondo” izena duen pin bat banatuko da, Zalduondo herri euskalduna izan zen, den eta izango den balioa emateko asmoz. Izan ere, herriaren existentziari buruz ezagutzen den lehen dokumentua “Donemiliagako Goldea” da, 1.025ekoa,non esaten den Zalduhondok “2 burdingolde” ordaintzen zituela zerga modura. Halaber, jakin badakigu, XVI. mendean inkisidoreek euskal interpreteak bilatzen zituztela inguruan sorginkeriaz salatutako pertsonekin komunikatu ahal izateko, hauek “galdekatzeko” asmoz. Hortaz, Zalduondon euskarak bizirik iraun du urte luzetan mendietan (Urdasakon, Beorlatza, Marisoro), bideetan (Zumarraindi, Luzuriagabidea, Bidezahar...), auzoetan (Iturribarri, Torrelarre, Goikoaldea...), ibaietan (Ametzaga, Uiar...) eta gure hitzetan (olbea, atsuna,...), altxora bailitzan.

 Gaur egun, Zalduondoko herritarren %42,3 euskaldunak dira eta %18,4 ia euskaldunak. Gutxi balitz, Zalduondo da Euskal Herri osoan euskararen hazkunderik handiena izan duen udalerria, eta euskalduntzearen sinbolo bihurtu da. “Ia 1.000 urte igaro dira Zalduhondo San Millan de la Cogollako monasterioko koderik baliotsuenetako batean tintaz erregistratu zenetik. Euskaraz bizitzeko, euskaraz jakitetik hitz egitera igarotzeko gai bagara, seguru beste mila urte egongo direla. Horixe da gure erronka”, azaldu du Gustavo Fernandez Villate Zalduondoko alkateak.

 

Sare sozialetan konpartitu:

Ondo bidaltzean

Mezua behar bezala bidali da

Proyecto web: PRESENCIA DIGITAL