Erakusketa "Estilo ariketak": Zatikaren testu eta margolanak – emakumeen aurkako indarkeria sinbolikoak

  • Bizipen eta gogoeta pertsonaletan oinarrituta, Josunek loturak ezartzen ditu bere testu eta margolanen artean, emakumeek hainbat esparru eta egoeratan jasaten ditugun indarkeria sinbolikoak ilustratuz: lanean, amatasunean, gorputz ez-arauemaile bat izatean, lehiakortasun-eredu baten inposaketapean, zaintza-lanean, iruzkin eta txiste matxistak jasatean, hizkuntzak ere baztertzen gaituenean eta beste hainbat egoeratan.
  • 15 irudi eta 13 testuk osatzen dute erakusketa. Falta diren testuak erakusketaren bisitariak idatzi ahal izango ditu bere bizipenetan oinarrituta. Horrez gain, margotzeko aukera ere egongo da. Maiatzean ikusiko dugu zenbat lan berri gehitu zaizkion hasieran Josunerena baino ez zen erakusketari.

Erakusketa hau azaroaren 20tik maiatzaren 1era Zalduondoko Lazarraga kulturgunean ikusi ahal izango da igande eguerdietan (11:30-13:30h).

Sare sozialetan konpartitu:

Ondo bidaltzean

Mezua behar bezala bidali da

Proyecto web: PRESENCIA DIGITAL