EUSKARA

 

LAUTADAKO EUSKARAREN KOMUNITATEA

Esteka honetan LAUTADAKO EUSKARAREN KOMUNITATEA elkarteari buruzko informazioa duzue. Lautadako herritar askok parte hartzen dute gure inguruan euskara garatu eta sustatzeko.

lautadaneuskaraz.eus


   

BERBALAGUN LAUTADA

BERBALAGUN LAUTADA proiektuak aukera ematen dizu euskaraz garatzeko hainbat jarduera soziokulturaletan parte hartzeko. Agenda zabala, hainbat jarduerarekin

berbalagunlautada.blogspot.com


 

BERTSOZALE ELKARTEA

Bertsolaritzari buruzko informazio guztia. Agenda, jarduerak eta albisteak.

www.bertsozale.eus/eu/araba

 

 

HABE LAUTADA

Non presta ditzakezu euskarazko ikastaro ofizialak behar duzun titulazio ofiziala lortzeko?

www.ikasbil.eus


ZALDUONOKO UDALEKO
HIZKUNTZA IRIZPIDEAK

 

Azken urteotan Zalduondoko Udalaren langileria euskalduntzeko egindako ahaleginen ondorioz, gaur egun hainbat langilek euskaraz lan egiteko gaitasuna daukate; horrela izanda ere, urteetako ohitura dela eta, kasu gehienetan gaztelaniaz lan egiten jarraitzen dute. Eta garbi dago, udala benetan elebiduna izango bada, gure bi hizkuntza ofizialak orekaz eta berdintasunez erabili behar ditugula.

Ondoko lerrootan proposatuko diren hizkuntza irizpideek helburu dute udalaren jardunbidean euskarak legez izan behar duen tokia bermatzeko hainbat neurri proposatzea, pixkanaka betetzen joan daitezen. Baita langileen jarduera eta eginkizunak argitzeko, eta argi izan dezaten zein egoeratan erabili beharko lukete euskara, eta zein neurritan.

Ondo bidaltzean

Mezua behar bezala bidali da

Proyecto web: PRESENCIA DIGITAL